2006an Jolas-dantzari ikuskizuna eskaini genuenetik atseden-tarte bat egon den arren, aurtengoan ikuskizun berri batekin gatozkizue berriz ere. Euskal Herri osoko hainbat dantzez osatutako bi emanaldi eskainiko dira datorren Martxoaren 13an Beasaingo Usurbe Antzokian. Dantza taldean egun dauden haur eta gaztetxo guztiek hartuko dute parte hainbat musikariren laguntzarekin.
1.go emanaldia arratsaldeko 17:00etan izango da eta 19:00etan bigarrena.
Hutsik egin gabe bertan izango zaitugulakoan, goza dezazula!















