Goiburua
There are no translations available.

2009ko III. Igartzako Dantzarien Egunean El Vendrell-etik (Katalunia) etorritako bi dantzari-talde izan genituen gure artean gonbidatu gisa: L’Embarcada Kultur Elkarteko Ball de Pastorets eta Ball de Bastons. Beraien dantzek gureekin dituzten antzekotasunak eta berezitasunak ikusi ahal izan genituen orduko hartan, bereziki, Ball de Pastorets-ekoek egiten dituzten “el pont” eta “la bota” dantzetan (gure ezpaten zubiak eta larrosaren parekoak). Jazkerari dagokionez ere, gure kofradiako bereizgarri den buruko zapi gorriaren antzekoa erabiltzen dute hauek ere.

2009ko III. Igartzako Dantzarien Eguna

Hemen hasi zen harremanari segika, Aurtzakari dagokio orain Kataluniara bisita egiteko txanda. Uztailaren 25etik 28ra “Festa Major” deituriko herriko festak ospatzen dituzte El Vendrell-en. Festa hauetan elementu tradizionalak eta egungo modernitateak eskaintzen dituenak konbinatzen saiatzen dira, hau da, dantza herrikoien berreskuratze lanak batetik, eta egungo bestelako ikuskizunak bestetik.

Lau eguneko iraupena dute festa hauek. Lehen eguna, 25a, Sant Jaume-ri dagokiona da eta suzko gaztelu handi batekin ematen diote hasiera. 26a, Santa Ana eguna da, herriko patroiarena alegia, eta beraz, festa-egun nagusia. Egun osoan zehar L’Embarcada elkarteko talde guztiak (Ball de Bastons, Ball de Gitanes, Ball de Panderos, Ball de Pastorets, Ball del 4 de Març, Ball de la Patatuf, Ball de Valencians eta Ball de Cercolets) nahiz beste zenbait kultur talde kalean zehar ibiltzen dira. Gauean berriz, kontzertuak egon ohi dira. 27a, Santa Anneta-ren eguna da eta bezperako dantza eta kultur-taldeen ikuskizunen eskaintza izateaz gain, Aurtzakak dantza egingo duen eguna. 18:00etan hasi eta gaueko 22.00ak arte.

28a da azken festa eguna, Dia del Gos deitua. Egun honetan ere, ikuskizun bat baino gehiago eskaintzen dira, Ball de Malcasats eta l’Esbart taldeen eskutik besteak beste.

Aurtzakatik, gaztetxo zein heldu, 20 bat dantzari eta musikarik hartuko du parte festa honetan.

There are no translations available.

Berrogei urte baino gehiago omen da, Igartzan Sanjoan arbola jarri zen azken urtetik. Aurten, Sanjoan bezpera egunean, auzoko hainbat laguni esker (eta bertako lanen batzordeburu Juantxo Agirre Mauleon-en ekimenez), ohitura ezagun eta zahar hori berreskuratu da.

1

Gure sanjoanetako neskatxen eginkizuna izan zen ekitaldi hori Barrendainen pizten den suarekin lotzea.

There are no translations available.

Orain 200 urte inguru dantzari zaldibitarrak joaten ziren Beasaina ekitaldi garrantzitsuak zeudenean. Ez Beasaina bakarrik, baita inguruko herri orotara ere. Ezaguna eta ezagutua zen haien dantzarako jakinduria eta abilezia. Ordainetan, joan den igandean, Beasaindik goierritar dantzariz osatutako talde bat joan ginen Zaldibira. Eta aspaldi hartan dantzari zaldibitarrek egiten zituzten dantzak eraman genizkien itzuleran.

There are no translations available.

2006an Jolas-dantzari ikuskizuna eskaini genuenetik atseden-tarte bat egon den arren, aurtengoan ikuskizun berri batekin gatozkizue berriz ere. Euskal Herri osoko hainbat dantzez osatutako bi emanaldi eskainiko dira datorren Martxoaren 13an Beasaingo Usurbe Antzokian. Dantza taldean egun dauden haur eta gaztetxo guztiek hartuko dute parte hainbat musikariren laguntzarekin.

There are no translations available.

Mediterraniar eta kantauriar zubiak Igartzan

 

1

 

Behin hasi genuen harekin, hutsik egin gabe darraigu eta aurtengoan ere bildu gara, irailaren 12an, hirugarren Igartzako Kofradiaren Eguna ospatzeko, hori bai, aldaketa txiki batekin, larunbatera pasa baitugu ospakizuna aurtengoan.

Last month July 2010 Next month
M T W T F S S
week 26 1 2 3 4
week 27 5 6 7 8 9 10 11
week 28 12 13 14 15 16 17 18
week 29 19 20 21 22 23 24 25
week 30 26 27 28 29 30 31
Facebook Aurtzaka Twitter-en
Flickr
Dantzan

Eskerrik asko Aurtzaka Dantza Taldearen webgunea bisitatzeagatik. Itzul zaitez tarteka taldearen ingurukon azken berriak jakiteko.

aurtzaka.com