Goiburua
There are no translations available.

 

2010eko IV. Igartzako Dantzarien Eguna

XIX. mendearen hasieran, Beasain, Ataun eta Zaldibiako udalek behin baino gehiagotan deitu zituzten inguruko ezpata-dantzariak, hainbat ospakizun berezitan parte har zezaten, dantzarien konpartsa jendetsuak osatuz.

“Que se formase una comparsa de diez y ocho parejas de danzarines de espada  al uso del país siendo ocho de ellas de esta villa, y las otras ocho de las otras dos por mitad; que el Capitán de la comparsa fuese Dn. José Antonio Azpiazu Maestro de escuela de niños de la villa de Ataun y los tres que habían de bailar y manejar las espadas de Zaldivia, donde debería escoger su Sr. Alcalde los más diestros. Que el día del pase de  SS.MM. debería presentarse la comparsa vistosamente, con calzón  corto de paño negro o pana, calceta blanca, y alpargatas balencianas con cintas encarnadas; camisolas vien planchadas, ceñidores de seda para cintura y vanda y pañuelos encarnados en la cabeza.” Beasaingo udal akta, 1828-05-26.

Ohitura edo eredu honi jarraiki, aurten Igartzako monumentu multzoa inauguratuko dela aitzakia hartuta, deialdi berezi hau egitea erabaki dugu:

 

2010eko irailaren 11n Beasaingo Igartza Multzoaren Estreinaldirako Ospakizunak

Beasainen, 2010eko ekainaren 9an, Goierriko hainbat herritako Igartzako Dantzarien Kofradiako ordezkariak elkarturik, Igartza auzoko Monumentu Multzoa estreinatzeko jaia modu honetako ospakizunez antolatzea hitzartu zuten:

 

Lehenengoa: Osatu bedi ahal bezainbeste ezpatadun dantzariko konpartsa, Euskal Herrian ohitura dugun legez, herriko bertakoekin zein inguruko beste herrietakoekin; eta aukeratu bitez hauen artean, dantzan eta ezpaten erabileran iaioenak diren buruzagia eta azkendariak. Egun horretan ikusgarriro jantzita aurkeztu beharko dute: zaraula beltz, belaunetarainoko motzak, harizko galtzerdi zuriak, zinta gorridun espartina txuriak, arinak, kuntza ederreko alkandora beso ugariak, gerriko eta banda gorriak, eta mokones edo zapi gorriak, buruetan txit egoki atondurik.

 

Bigarrena: Inguratu bitez, era berean, esandako egun honetarako, herriko eta inguruko txanbolintero entzutetsuenak eta danbor-jole adituenak.

 

Hirugarrena: Etor bitez Euskal Herriko ezpata-dantzarien artean, ohiko talde, elkarte ala kofradia bakoitzeko dantzari-buru ala azkendari iaioenak, ezpatak zein bordoiak dantzatzera. Honako hauek aurkeztu beharko dute egun horretan ikusgarriro jantzita, bakoitzak berezkoak dituen apaingarriekin:

- Beasaindik, Loinazko San Martingo Ezpata-dantzari txikiak eta Igartzako Kofradiakoak.

- Goierriko beste herrietatik, Legazpiko Santikutzetakoak, eta Zumarragako Antiokoak.

- Gipuzkoako beste eskualdeetatik, Andoaingo Santakrutzetakoak, Añorgako Karmenetakoak, Debako San Roketakoak, Eibarko Arrateko Kofradiakoak, Elgoibarko Errosarioko Amaren Kofradiakoak, eta Tolosako Sanjoan Bordon-dantzakoak.

- Nafarroatik, Berako Bordon-dantzakoak eta Iruñeko Ezpata-dantzakoak.

- Bizkaitik, Bilboko Begoñako Ezpata-dantzakoak.

 

Laugarrena: Ekar dezatela, hala daukatenek, talde, elkarte ala kofradia bakoitzeko nork bere bandera, bertan erakutsia eta goretsia izan dadin.

 

Bosgarrena: Zerbitza dadila bazkaria, dantza egin ondoren, bertan parte hartu duten dantzari, musikari eta laguntzaile guztientzat, Igartzako jauregiaren behe-barruan, eta ospatu bezate bazkalondoan, erromeria Igartzako zelaietan.

 

EGITARAUA:

12:00 Segizioa Beasaingo udaletxetik Igartzaraino.

12:30 Ezpata-dantzen saioa Igartzan.

13:30 Sagardoa eta pintxoak Dolarean.

14:30 Kofradiaren bazkaria Igartza Jauregian.

17:30 Erromeria Aiko taldearekin.

There are no translations available.

Oporraldi luzearen ondoren bertan dugu jada 2010-2011 ikasturte berriaren hasiera eta hona jarraian izen-emate eta bilera egunei buruzko argibide batzuk:

Irailaren 7an, arratsaldeko 17:00etan bilera orokorra izango da Aurtzakak Garmendia Otaola 9an duen lokalean. Bilera honetan izen-emate orriak, egutegia eta ordutegiak banatzeaz gain ikasturte berriari dagokzion hainbat argibide emango dira. Beraz, eskertuko genizueke ahal duzuen guztiak bilerara etortzea. Ikasturtea irailaren 13an hasiko da.

2005ean jaiotakoen kasuan ordea, izen -emate egunak Irailaren 27 eta 28an arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango dira. Hauentzako ikasturtea Urriaren 4an hasiko da eta hona hemen izen-emate prozesuaren inguruko argibide batzuk:

- Adin honetan onartuko diren haurren gehiengo kopurua 25 haurrekoa izango da. Hortik aurrerakoak itxaron zerrendan egongo dira abendura arte.

- Izena emandakoek abendura arteko epea izango dute baja emateko. Abendu amaiera baino lehen jakinarazi ezean urte osoko kuota kobratuko da.

- Izen-ematera datorren pertsona bakoitzak bi haurren izena eman ahal izango du gehienez ere.

- Kuota 25€/hileko izango da Urritik Ekainera arte.

Zuen zain izango gara. Animatu eta laster arte.

 

 

There are no translations available.

Berrogei urte baino gehiago omen da, Igartzan Sanjoan arbola jarri zen azken urtetik. Aurten, Sanjoan bezpera egunean, auzoko hainbat laguni esker (eta bertako lanen batzordeburu Juantxo Agirre Mauleon-en ekimenez), ohitura ezagun eta zahar hori berreskuratu da.

1

Gure sanjoanetako neskatxen eginkizuna izan zen ekitaldi hori Barrendainen pizten den suarekin lotzea.

There are no translations available.

2009ko III. Igartzako Dantzarien Egunean El Vendrell-etik (Katalunia) etorritako bi dantzari-talde izan genituen gure artean gonbidatu gisa: L’Embarcada Kultur Elkarteko Ball de Pastorets eta Ball de Bastons. Beraien dantzek gureekin dituzten antzekotasunak eta berezitasunak ikusi ahal izan genituen orduko hartan, bereziki, Ball de Pastorets-ekoek egiten dituzten “el pont” eta “la bota” dantzetan (gure ezpaten zubiak eta larrosaren parekoak). Jazkerari dagokionez ere, gure kofradiako bereizgarri den buruko zapi gorriaren antzekoa erabiltzen dute hauek ere.

2009ko III. Igartzako Dantzarien Eguna

Hemen hasi zen harremanari segika, Aurtzakari dagokio orain Kataluniara bisita egiteko txanda. Uztailaren 25etik 28ra “Festa Major” deituriko herriko festak ospatzen dituzte El Vendrell-en. Festa hauetan elementu tradizionalak eta egungo modernitateak eskaintzen dituenak konbinatzen saiatzen dira, hau da, dantza herrikoien berreskuratze lanak batetik, eta egungo bestelako ikuskizunak bestetik.

Lau eguneko iraupena dute festa hauek. Lehen eguna, 25a, Sant Jaume-ri dagokiona da eta suzko gaztelu handi batekin ematen diote hasiera. 26a, Santa Ana eguna da, herriko patroiarena alegia, eta beraz, festa-egun nagusia. Egun osoan zehar L’Embarcada elkarteko talde guztiak (Ball de Bastons, Ball de Gitanes, Ball de Panderos, Ball de Pastorets, Ball del 4 de Març, Ball de la Patatuf, Ball de Valencians eta Ball de Cercolets) nahiz beste zenbait kultur talde kalean zehar ibiltzen dira. Gauean berriz, kontzertuak egon ohi dira. 27a, Santa Anneta-ren eguna da eta bezperako dantza eta kultur-taldeen ikuskizunen eskaintza izateaz gain, Aurtzakak dantza egingo duen eguna. 18:00etan hasi eta gaueko 22.00ak arte.

28a da azken festa eguna, Dia del Gos deitua. Egun honetan ere, ikuskizun bat baino gehiago eskaintzen dira, Ball de Malcasats eta l’Esbart taldeen eskutik besteak beste.

Aurtzakatik, gaztetxo zein heldu, 20 bat dantzari eta musikarik hartuko du parte festa honetan.

There are no translations available.

2006an Jolas-dantzari ikuskizuna eskaini genuenetik atseden-tarte bat egon den arren, aurtengoan ikuskizun berri batekin gatozkizue berriz ere. Euskal Herri osoko hainbat dantzez osatutako bi emanaldi eskainiko dira datorren Martxoaren 13an Beasaingo Usurbe Antzokian. Dantza taldean egun dauden haur eta gaztetxo guztiek hartuko dute parte hainbat musikariren laguntzarekin.

Last month September 2010 Next month
M T W T F S S
week 35 1 2 3 4 5
week 36 6 7 8 9 10 11 12
week 37 13 14 15 16 17 18 19
week 38 20 21 22 23 24 25 26
week 39 27 28 29 30
Facebook Aurtzaka Twitter-en
Flickr
Dantzan

Eskerrik asko Aurtzaka Dantza Taldearen webgunea bisitatzeagatik. Itzul zaitez tarteka taldearen ingurukon azken berriak jakiteko.

aurtzaka.com