
XIX. mendearen hasieran, Beasain, Ataun eta Zaldibiako udalek behin baino gehiagotan deitu zituzten inguruko ezpata-dantzariak, hainbat ospakizun berezitan parte har zezaten, dantzarien konpartsa jendetsuak osatuz.
“Que se formase una comparsa de diez y ocho parejas de danzarines de espada al uso del país siendo ocho de ellas de esta villa, y las otras ocho de las otras dos por mitad; que el Capitán de la comparsa fuese Dn. José Antonio Azpiazu Maestro de escuela de niños de la villa de Ataun y los tres que habían de bailar y manejar las espadas de Zaldivia, donde debería escoger su Sr. Alcalde los más diestros. Que el día del pase de SS.MM. debería presentarse la comparsa vistosamente, con calzón corto de paño negro o pana, calceta blanca, y alpargatas balencianas con cintas encarnadas; camisolas vien planchadas, ceñidores de seda para cintura y vanda y pañuelos encarnados en la cabeza.” Beasaingo udal akta, 1828-05-26.
Ohitura edo eredu honi jarraiki, aurten Igartzako monumentu multzoa inauguratuko dela aitzakia hartuta, deialdi berezi hau egitea erabaki dugu:
2010eko irailaren 11n Beasaingo Igartza Multzoaren Estreinaldirako Ospakizunak
Beasainen, 2010eko ekainaren 9an, Goierriko hainbat herritako Igartzako Dantzarien Kofradiako ordezkariak elkarturik, Igartza auzoko Monumentu Multzoa estreinatzeko jaia modu honetako ospakizunez antolatzea hitzartu zuten:
Lehenengoa: Osatu bedi ahal bezainbeste ezpatadun dantzariko konpartsa, Euskal Herrian ohitura dugun legez, herriko bertakoekin zein inguruko beste herrietakoekin; eta aukeratu bitez hauen artean, dantzan eta ezpaten erabileran iaioenak diren buruzagia eta azkendariak. Egun horretan ikusgarriro jantzita aurkeztu beharko dute: zaraula beltz, belaunetarainoko motzak, harizko galtzerdi zuriak, zinta gorridun espartina txuriak, arinak, kuntza ederreko alkandora beso ugariak, gerriko eta banda gorriak, eta mokones edo zapi gorriak, buruetan txit egoki atondurik.
Bigarrena: Inguratu bitez, era berean, esandako egun honetarako, herriko eta inguruko txanbolintero entzutetsuenak eta danbor-jole adituenak.
Hirugarrena: Etor bitez Euskal Herriko ezpata-dantzarien artean, ohiko talde, elkarte ala kofradia bakoitzeko dantzari-buru ala azkendari iaioenak, ezpatak zein bordoiak dantzatzera. Honako hauek aurkeztu beharko dute egun horretan ikusgarriro jantzita, bakoitzak berezkoak dituen apaingarriekin:
- Beasaindik, Loinazko San Martingo Ezpata-dantzari txikiak eta Igartzako Kofradiakoak.
- Goierriko beste herrietatik, Legazpiko Santikutzetakoak, eta Zumarragako Antiokoak.
- Gipuzkoako beste eskualdeetatik, Andoaingo Santakrutzetakoak, Añorgako Karmenetakoak, Debako San Roketakoak, Eibarko Arrateko Kofradiakoak, Elgoibarko Errosarioko Amaren Kofradiakoak, eta Tolosako Sanjoan Bordon-dantzakoak.
- Nafarroatik, Berako Bordon-dantzakoak eta Iruñeko Ezpata-dantzakoak.
- Bizkaitik, Bilboko Begoñako Ezpata-dantzakoak.
Laugarrena: Ekar dezatela, hala daukatenek, talde, elkarte ala kofradia bakoitzeko nork bere bandera, bertan erakutsia eta goretsia izan dadin.
Bosgarrena: Zerbitza dadila bazkaria, dantza egin ondoren, bertan parte hartu duten dantzari, musikari eta laguntzaile guztientzat, Igartzako jauregiaren behe-barruan, eta ospatu bezate bazkalondoan, erromeria Igartzako zelaietan.
EGITARAUA:
12:00 Segizioa Beasaingo udaletxetik Igartzaraino.
12:30 Ezpata-dantzen saioa Igartzan.
13:30 Sagardoa eta pintxoak Dolarean.
14:30 Kofradiaren bazkaria Igartza Jauregian.
17:30 Erromeria Aiko taldearekin.
Mediterraniar eta kantauriar zubiak Igartzan

Behin hasi genuen harekin, hutsik egin gabe darraigu eta aurtengoan ere bildu gara, irailaren 12an, hirugarren Igartzako Kofradiaren Eguna ospatzeko, hori bai, aldaketa txiki batekin, larunbatera pasa baitugu ospakizuna aurtengoan.
Aurtzaka dantza taldeak Beasaingo Igartzaren inguruan Dantzarien Kofradia bat osatzeko deia egin du. Horretarako, datorren irailak 9an Igartzan bertan ospatuko den Dantzarien Eguna prestatzeko aurkezpena egin genuen joan den asteartean, Udaletxeko Batzar aretoan, Beasain inguruan gaur egun, edo aurretik, dantzari edota txistulari izandako guztiei zuzendua.













