Goiburua
There are no translations available.

Ikasturte amaiera gainean dugula eta, Aurtzakako ume eta gaztetxoekin bi irteera egin ditugu urtero lez.

Lehena gaztetxoenekin egin genuen maiatzaren 10ean. Lasarteko Txiki Parken gelditu gabe gora eta behera ibili ostean Leaburura joan ginen. Bertan, bazkaldu eta hainbat joku eta jolas egin genituen arratsaldean zehar.

Zahartxegoekin berriz, ekainaren 13an egin genuen irteera. Oraingo honetan sorginen aztarnei jarraika Sara eta Zugarramurdi inguruetan ibili ginen.

Irudiak ikusi besterik ez duzue nola ibili ginen jakiteko…

There are no translations available.

Beasainen, 2008ko irailaren 14an.
Aurreko egunetako euri erasoen ondoren, Igartzako kofradiaren ezpaten mehatxuek zerua beldurtu dute aurtengoan eta espero zen bezala, ez du huts egin egun handiaren bigarren zitak.
There are no translations available.

Orain urte bete jarri genuen Igartza dantzan. Aurten, inguruko eraikin nagusiak zaharberritze lanetan egonik ere, nahiz eta “eskenatokia” zatarturik ikusiko dugun, guk gure dantzak eraikitzen jarraitu nahi dugu. Irailaren 14ean, igandean, herriko plazan elkartuko gara eguerdiz eta Igartzarainoko bidea egingo dugu, ezpatez lotuak. Ez ditugu oztopo izango bertako obra eta lanak, zubian eta ibai-ondoan dantzatu eta erakustaldia eman ahal izateko.

There are no translations available.

Urteroko ohiturari jarraituz, irailaren 12an ospatuko dugu gure eguna, (aurten larunbatez!)

Aurtengoan, talde gonbidatu gisa, Kataluniako L’Embarcada elkarteko dantzariak ekartzeko harremanetan gaude. Gure dantzen antzeko egitura daukate eta Igartzako dantzekin antzekotasun handiak aurkitu daitezke.

Beste alde batetik, eguna aberaste aldera, auzoko jaiekin bat eginez gero, ekitaldi osagarri moduan, eta gure dantza taldearen 30. urteurrena dela aitzakia hartuz, bazkal ondorako AIKO taldearekin erromeria egitea pentsatu dugu. Eta honela, jaia eta festa zertxobait gehiago luzatzeko aukera izango dugu.

Ensaioak uztailaren 1ean hasiko ditugu, 20:00etan gure lokalean. Bertan espero zaituztegu. Ezin duenak, jakin araztea eskertuko genuke.
Laster arte.

There are no translations available.

Zeru urdin eta garbiak ongietorria egin zigun goizean goizetik Beasaingo Loinazko San Martin plazan bildu ginen Igartzako Dantzarien I. Eguna ospatzera bertaratu ginen dantzari zein ikusle guztiei.

Last month September 2010 Next month
M T W T F S S
week 35 1 2 3 4 5
week 36 6 7 8 9 10 11 12
week 37 13 14 15 16 17 18 19
week 38 20 21 22 23 24 25 26
week 39 27 28 29 30
Facebook Aurtzaka Twitter-en
Flickr
Dantzan

Eskerrik asko Aurtzaka Dantza Taldearen webgunea bisitatzeagatik. Itzul zaitez tarteka taldearen ingurukon azken berriak jakiteko.

aurtzaka.com