Ikasturte hasierako bilera eguna, irailak 8, asteartea, arratsaldeko 17:00etan izango da, Dantza taldeko lokalean (Garmendia Otaola, 9 behea).
Horrez gain, Aurtzaka Dantza Taldeak 2009-2010 ikasturtean izango den aldaketa honen berri eman nahi dizue zuen haurrak apuntatzeko asmoan zaudeten gurasooi: datorren ikasturtean, izena eman ahal izango duten haurrik gazteenak 5 urtetik gorakoak izango dira. Dantzan hasi nahiko luketen 4 urtekoek beste urtebete itxaron beharko dute apuntatu ahal izateko.
Aurtengoan ere gure artean izango zaituztegulakoan, opor onak igaro ditzazuela opa dizuegu.
Jarraian, datorren kurtsorako ordutegia kontsulta dezakezue:














