Goiburua

Dantza-eskola

Joan den Martxoaren 13an Aurtzakako haur eta gaztetxoen bi emanaldi eskeini ziren Beasaingo Usurbe Antzokian. Egitarau aberatsa eskeini zen batean zein bestean, hala nola, zuberoako makil dantza, Kaxkarot,  Biasteriko jota, Oriako Sorgin Dantza, Banakoa (zuzenean baestutako bertso eta guzti) eta Euskal Herri osoko beste zenbait dantza. Guztiak haur eta gaztetxoen eskutik. Musika aldetik ere aberatsa izan zen emanaldia, txistulariez gain, atabalariz, bibolin eta dultzaina jolez osatutako musikari taldea izan baitzen. Bi emanaldiak jendetsuak izan ziren, zinea erabat betetzeraino. Hemendik gure eskerrak ikustera eta laguntzera hurbildu ziren guztiei eta esan hurrengoak ere halakoak izatea espero dugula. Atzerapen txiki batekin bada ere, hemen dituzue bi emanaldietako argazki batzuk ikusgai.

Emanaldien zatitxo bat ikusi nahi izanez gero berriz, saioaren bideoa Goierri Telebistaren webgunean duzue ikusgai.

 

Ikasturte hasierako bilera eguna, irailak 8, asteartea, arratsaldeko 17:00etan izango da, Dantza taldeko lokalean (Garmendia Otaola, 9 behea).

Horrez gain, Aurtzaka Dantza Taldeak 2009-2010 ikasturtean izango den aldaketa honen berri eman nahi dizue zuen haurrak apuntatzeko asmoan zaudeten gurasooi: datorren ikasturtean, izena eman ahal izango duten haurrik gazteenak 5 urtetik gorakoak izango dira. Dantzan hasi nahiko luketen 4 urtekoek beste urtebete itxaron beharko dute apuntatu ahal izateko.

Aurtengoan ere gure artean izango zaituztegulakoan, opor onak igaro ditzazuela opa dizuegu.

Jarraian, datorren kurtsorako ordutegia kontsulta dezakezue:

Facebook Aurtzaka Twitter-en
Flickr
Dantzan

Eskerrik asko Aurtzaka Dantza Taldearen webgunea bisitatzeagatik. Itzul zaitez tarteka taldearen ingurukon azken berriak jakiteko.

aurtzaka.com